XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bior bira.

Ohore baino pena gehiagorekin Jaurlaritzak bultzatutako filmeak aurkezpenetik epe laburrera azaltzen dira telebistan.

Oraingoan Eloy de la Iglesiaren Bior bira filmearen txanda dugu.

Henry Jamesen izen berdineko nobelan oinarritua, egileak historioa Neguriko etxea aberats batean kokatzen du.

Jatorriz pertsonaiak etxeko umeak eta haiek kontatzen zituen anderea baldin baziren, Eloy de la Iglesiak azken hau Pedro Mari Sánchezek antzesten duen seminarista gazteagaitik aldatzen du.

Etxeko haurrak izaten dituen amets gaiztoaz eta ikusten dituen mamuak kezka ugari sortuko dituzte irakaslearengan eta ikuspen horien egiaztasuna edo ez istorioaren gunea izango da.

Eloy de la Iglesiak ohizko filme oportunista eta eskandalagarriak alde batera utziz, filme serio bat egin izan nahi du, eta bere beste filmeekin konparatzen ba dugu egintza hobea du.

Hala ere filmea luzeegia egiten da girotasunak ez bait du behar adineko indarrik.

Antzeslariek ere ez dute maila ematen, okerrena Pedro Mari Sánchez izanik, sinesgaitza baita duen paperea.

21.30.

J.J. IRIBAR.